Info
Getari herriko portu inguruko Ketarri izeneko areto ederrean bi emanaldi egiteko aukera izan nuen, orain gogoan dudala. Horietako bat Selektah Kolektiboko lagunekin izan zen, Iparraldeko MAK taldea ezagutu genueneko garaian. Egia esan, oroitzapen gutxi gordetzen ditut gau horretaz, eta argazkirik ez, zoritxarrez.

Bigarren batean berriz, reggae doinuak jartzera gerturatu nintzen. Urte batzutan, Makalak antolatzen zituen emanaldiak espazio horretan, eta Zumaiako Salda eta biok gonbidatu gintuen reggae festa egitera.

Salda session...

Eskuz, esku...
Soinuaren arduradun 12 Tribuko Ladis zegoen eta jende asko gerturatu ez bazen ere, gustora aritu ginen hainbat lagunen konpainian.

Makala aurkezle karateka eta Ladis soinu teknikari :-)

Salda, singelen artean aukeratzen.
Eskerrik asko Ketarri, Makala , Ladis eta gainontzekoei.
